viernes, 10 de febrero de 2017

AURKEZPENA

Kaixo giztioi, 

nire izena Amaia Ruiz da eta Haur Hezkuntzako irakaslea naiz. Abenduko eDIGCOMP ikastaroan parte hartu nuen eta hura amaitu zenetik ez dudanez sortu nuen blogga berriro erabili, izena aldatzea eta ikastaro honetan erabiltzea erabaki dut. Orduan egin nuen bezala, zuen bloggen estekak gehituko ditut nirera, egiten dituzuen ekarpenak azkarrago ikusi ahal izateko!

Twitter, Flickr eta Facebook-en kontuak ditut, baina ez ditut asko erabiltzen. 

Abenduko ikastaroari esker, baliabide digital piloa ezagutu nituen, eta baita Konpetentzia Digitalaren europear markoaren nondik norakoak, beste gauza askoren artean. Oraingoan, horren inguruan pixka bat gehiago hausnartzea eta sakontzea espero dut. 

1 comentario:

  1. Oso ONdo Amaia:
    segi horrela #eDIGCOMP zure partaidetzarekin (ere) eta jakituriarekin eraikitzen da-ta!
    Josi

    ResponderEliminar