lunes, 20 de febrero de 2017

2.2 jarduera: Zure NIA aberasteko proposamenak

Bideoetan Amaiak PLEa indartzeko lau gidalerro proposatzen ditu:

1. Harpidetu blogetara.
2. Erabili markatzaile sozialak.
3. Erabili Twitter
4. Sortu blog bat.

Proposatutako lau gidalerro horietatik, bi bakarrik jarraitzen ditut, edo erabiltzen ditut (orain arte). Alde batetik, aurreko DIGCOMParen inguruko ikastaroan parte hartu nuenean blog bat sortu behar izan nuen, baina egia da ez dudala askorik erabiltzen, egin beharrekoak egiteko bakarrik. Beste alde batetik, twitter erabiltzen dut, baina informazioa eskuratzeko bakarrik, ez dut normalean inorekin inolako interakziorik izaten.

Horrela, nire PLEa aberasteko eta ikasteko aukerak handitzeko hauek dira bururatzen zaizkidan gidalerroak:

1. Nire gaitasun digitala handitzen saiatzea. Batez ere arazoen konponketaren arloan eta segurtasunarenean.
2. Etengabe ikasten jarraitzeko motibazioa mantentzen saiatzea.
3. Blogetara harpidetzea, informazioa azkarrago eta errazago jasotzeko.
4. Markatzaile sozialak erabiltzen hastea, informazioa jasotzeko eta besteekin partekatzeko. 
5. Programa eta baliabide berriak erabiltzen ikastea.
6. Honelako ikastaroetan parte hartzea, gauza berriak ikasteko, tresna berriak, baliabide berriak erabiltzen ikasteko...
7. Twitter erabiltzen hasi, eta ez bakarrik ikusle modura aritu.
8. Bloga ikastaroa bukatzen denean ere erabili, edo blog berri bat sortu.

1 comentario:

  1. Kaixo, Amaia:
    Ikusten dudanez, proposatuta 8 puntuen artean, gaitasun digitala handitzen saiatzea eta etengabe ikasten jarraitzeko motibazioa mantentzen saiatzea dira lehenengo urratsak. Biba zu! Horiek bermatuta, ziur nago beste edozer lortu ahal izango duzula. Bai horixe!
    Eskerrik asko egindako lan handiarengatik eta animo beste gaiekin!
    Besarkada bat.
    #eDIGCOMP Taldeko Amaia

    ResponderEliminar