lunes, 20 de febrero de 2017

2.1 jarduera: Ezagutu zure NIA

GoConqr erabili dut nire NIA edo PLEa irudikatzeko:




NIA/PLE hau egiteko, abenduan parte hartu nuen ikastaroan egindako NIA/PLEa errepasatu dut. Hasiera batean, hura erabiltzea pentsatu dut, baina, bideoak ikusi ondoren eta egindakoa errepasatu ondoren, konturatu naiz elementu digitalak bakarrik hartu nituela kontuan lehenengoko PLE hori egiterakoan. Guztiz ahaztu nituela bestelako baliabide edo informazio iturriak, hala nola, egunkariak, telebista, nire familia eta lagunekin izandako interakzioetan ikasitako edo lortutako informazioa... Horrela bada, nahiz eta abendutik hona ez den debora askorik igaro, aldaketak egin behar izan ditut nire NIA/PLEan, aipatutako elementu berri horiek, edo aurrekoa osatzerakoan kontuan hartu ez nituenak PLE berri honetan sartuz.

Esandakoarekin batera, informazio iturri asko erabiltzen ditudala konturatu nahiz, bai eta sare pertsonal asko ere, baina, edukiak sortzeko baliabide, herraminta, aplikazio gutxi erabiltzen ditudala. 

1 comentario:

  1. Kaixo, Amaia:
    Mila esker zure NIA gurekin partekatzeagatik. Komentatu duzunez, abenduan beste ikastaro bat egin zenuen (Itziar Kerexetarekin?). Uste duzu NIAren kontzeptua aldatu dela aurreko ikastarotik hona? Zure ustez, garrantzitsuak al dira tresna ez-teknologikoak zure NIAren barruan?
    Animo eta eutsi goiari! :)
    Besarkada bat.
    #eDIGCOMP Taldeko Amaia

    ResponderEliminar