miércoles, 15 de febrero de 2017

1.2 jarduera: IKANOS testa & gogoeta

- ZER pentsatu/sentitu duzu galderak erantzuterakoan? ITEM bat edo beste kostata erantzun dituzu?
Galderak erantzuterakoan pentsatu dut galderak oso argi planteatuta daudela, ez direla oso luzeak eta erantzuteko errazak direla. 
- Inkestaren arlo ezberdinak DIGCOMPen alde guztiak ukitzen dituztela uste duzu? Modu orekatuan? Galderaren bat kenduko zenuke? Galdera berriren bat sartuko zenuke? Gogoeta egin testaren baliagarritasunaz
DIGCOMParen 5 atal nagusiak aipatzen dira, eta bakoitzean azpiatalen inguruko galderak daude. Test laurra iruditzen zait, sakontasun maila ertainekoa, baina hala ere, esango nuke ondo dagoela, hasierako edo abiapuntu modura, norberaren maila ezagutzeko ondo dagoela.
- Emaitza ikustakoan zer sentitu/pentsatu duzu?  ADOS zaude ikusi duzun emaitzarekin? 
Emaitzak ikusi ditudanean guztiz ados egon naiz, izan ere, aldez aurretik ezagutzen nituen nire "ahultasunak". Gainera, eta ez da testa egiten dudan lehenengo aldia, beraz, ez dut ezer berririk aurkitu. Egia da, testa egin nuen lehengo alditik, dominatzen ez ditudan ataletan trebatzen, hobetzen saiatu naizela.


1 comentario:

  1. Oso ONgi Amaia: segi sakONtzen #eDIGCOMP-en
    Eta badakizunez nondik jo.... "testa egin nuen lehengo alditik, dominatzen ez ditudan ataletan trebatzen, hobetzen saiatu naizela"
    Segi HORRELA!
    J

    ResponderEliminar